Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak. Emaús Gizarte erakundea.

Ciudad por el Comercio Justo

Emausen FacebookaEmausen FlikrraEmausen Google MapsEmausen Youtube kanalaIssun Emausen PDFakTwitter

DONOSTIA, Gipuzkoako bidezko merkataritzaren aldeko hiri berria

2015-MAIATZA-07

Donostiak “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” ziurtagiria lortzen du, izen berdineko Nazioarteko Programaren barruan. Kontsumo arduratsu, aktibista baten sustapenean ardaztuta dagoen ibilbide baten amaiera da, bidezko merkataritza bati lotua, bertako eta global ikuspegi batetik. Zehazki, Gipuzkoako hiriburuak BIDEZKO HIRIA titulua lortu du, erosketa etikoa, bidezko merkataritza ekimenen aldeko  bere erakunde-konpromisoagatik; era berean, bertako produktuaren eta kontsumoaren sustapena baita, herritarren artean, aipatutako printzipioekin bat datozen kontsumo ohitura batzuk sustatzeko sentsibilizazioa ere. Titulu horren ematea, Bidezko Merkataritzaren aldeko Munduko Egunaren (maiatzak 9) ospakizunaren esparruan izango da.

Donostia, Gipuzkoako bigarren herria izango da HIRI JUSTU bat izatea lortu duena eta Autonomina Erkidegoko laugarrena (Bilbo, Getxo eta Legazpi). Emaús Gizarte Fundazioa, ziurtagiri hau nahi duten euskal herri eta hiri horien programak laguntzen eta sustatzen dituen erakundea da (www.ciudadjusta.org). Modu honetan, “Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria” estatusa lortzeko nazioarteko programak eskatzen dituen adierazleak betetzea bermatzen da, egiaztapenean espezializatua den erakunde batek ematen duelarik (IDEAS).

5 dira eredu honek eskatzen dituen adierazleak. Lehenengoa, Udaletxeak bere kontratazioetan mota honetako produktuak sustatzea. Bigarrena, produktu hauek hiriko denda eta jatetxeetan eskaintzea. Hirugarrena, enpresek, elkarteek eta ikastetxeek produktu hauek kontsumitzea. Laugarrena, hiritarrei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak antolatzea. Bosgarrena eta azkena, hau guztia lortzeko estrategiak eta ekintzak koordinatutako dituen bertako lantalde bat osatzea. Horrez gain, Emaúsetik seigarren irizpide baten onarpena bultzatzen ari gara, bertako esparruan bidezko merkataritzarensustapenean gauzatutako aurrerapenak jasoko lituzkeelarik, bertako produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren sustapenetik abiatuz.

 

Programa honen iraunkortasuna bertako lantalde bat egotean oinarritzen da, epe luzerako ikuspegi batekin. Donostian, talde hau osatuta dago, Udaletxea berak eta Emaúsek osatzeaz gain, erakunde eta kolektibo asko daudelarik, beraien helburuen artean, informatzea, prestakuntza eskaintzea eta bertako produktuen eta produktu justuen kontsumoa sustatzea daudelarik. Horien artean daude: Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea (Caritas Gipuzkoa, ADSIS Fundazioa eta Emaús Gizarte Fundazioak osatua), Saretuz – kontsumo arduratsu eta kontzienteko sare donostiarra, 17 erakundek osatzen dutelarik, www.saretuz.com-, Ekonomistas sin Fronteras, Cristinaenea Fundazioa eta GuztiONA Nekazaritzako Elikagaien Klusterra.

 

HISTORIA APUR BAT

Erresuma Batuko Garstang herri txikia, Preston eta Lancaster hirien artean kokatua eta 4.000 biztanle soilik dituelarik, Bidezko Merkataritzaren aldeko lehen Hiria izendatu zen 2001eko maiatzean. Guztia, urte bete lehenago hasi zen, 2000 urteko apirilean, milurtekoaren aldaketatik gutxira, bertako erakunde desberdinetako pertsona multzo bat koordinatu ziren bidezko merkataritzako produktuak eskuratzea errazteko eta ikastetxe, enpresa, denda, kafetegi eta jatetxeetara eramateko. 2002 urtean, ekimena europar beste herrialdeetako hirietara hedatu zen, Irlanda, Belgika eta Herbehereak bezala.

2006 urtean, kanpainari proiekzio handiago bat emateko eta munduko osoko hirien artean esperientzien elkar trukaketa bat errazteko helburuarekin, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak Nazioarteko Ekimena sortu zen, 2007 urtean Europar Batasuneko erakunde desberdinen instituzio-laguntza jaso zuelarik: Parlamentua, Batzordea edo Eskualdeetako Komitea.

Gaur egun, bost kontinenteetan zehar 1.300 herri baino gehiago dira metodologia honetan lan egiten ari direnak, bertakoa denetik globalera, eta are garrantzitsuago, erakunde eta herritarren artean topaketa espazioak sortuz helburu komun batekin, bidezko merkataritza aukera erreal bat izatea.

 

 

Informazio gehiagorako:

Assumpta Ayerdi (Emaús Gizarte Fundazioa)

Aayerdi@emaus.com

648 12 27 83

Albisteen zerrendara joan

 

Kontaktua

© Emaus Fundación Social
Gurutzegi, 16 (Belartza ind.)
20018 Donostia. Gipuzkoa
Tel. 943.36.75.34
Fax. 943.47.43.46
www.emaus.com
fundacion@emaus.com

Ekimen hau diruz lagutnzen du

Eusko Jaurlaritza, Garpenerako Lankidetzaren euskal agentzia.

Ekimen hau abian jarri du

Emaus, hezkuntza.