Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak. Emaús Gizarte erakundea.

Ciudad por el Comercio Justo

Emausen FacebookaEmausen FlikrraEmausen Google MapsEmausen Youtube kanalaIssun Emausen PDFakTwitter

BIDEZKO MERKATARITZA TOKIKOA, GLOBALA ETA ERALDATZAILEA JARDUNALDIA GETXON IRAILAREN 16AN

2015-IRAILA-16

Emaús Gizarte Fundazioak eta Getxoko Udalak “Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz “ jardunaldia ospatuko dute irailaren 16an Getxon.

Emaús Gizarte Fundazioak Bidezko Merkataritzaren alde egiten du lan, hau modu zabala, solidario eta hegoalde eta iparraldeko errealitatekin bat datorren pertzeptzio batetatik. Hau guztia, gizarte eta ingurumen justiziarako proaktibo eta integrala den tresnatzat hartuz. Horretarako, Emaús Gizarte Fundazioak bidezkoak eta eraldatzaileak diren merkataritza ereduak sustatzen ditu, Ekonomia Solidarioa eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenen artean lotura kontzeptualak eta praktikoak ezarriz. 

Zentzu honetan, Emaús Gizarte Fundazioak Getxoko Udalaren esku eta Ciudades Justas programaren barnean, datorren irailaren 16an Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz  jardunaldia ospatuko du herri honetan.

Aurkezten dizuegun jardunaldia bidezko merkataritza, tokikoa eta globala, sustatzeko zenbait elkarte aurrera eramaten ari diren ekintzen barruan kokatzen da. Aktibitate honek, hain zuzen, ondorengo 3 ardatzen artean eztabaida sortzea dauka helburu:

1)      Saltokiak eta eraldagarria den Bidezko Merkataritza

2)      Bidezko merkataritzaren inguruko sentsibilizazio esperientziak herrietan

3)      Ekimenen iraunkortasuna eta herritarren partaidetzaren sustapena

Jardunaldi honek eztabaida zabal honetan parte diren alderdi guztiak integratzeko gune izan nahi du, hortaz, eraldagarria den bidezko merkataritza tokikoa, globala eta eraldatzailea lantzen dituen eragile publiko eta pribatuek ekarritako esperientzia ezberdinetatik soluzio berriak garatzea. 

 

Joan gertakarien zerrendara

 

Kontaktua

© Emaus Fundación Social
Gurutzegi, 16 (Belartza ind.)
20018 Donostia. Gipuzkoa
Tel. 943.36.75.34
Fax. 943.47.43.46
www.emaus.com
fundacion@emaus.com

Ekimen hau diruz lagutnzen du

Eusko Jaurlaritza, Garpenerako Lankidetzaren euskal agentzia.

Ekimen hau abian jarri du

Emaus, hezkuntza.